lunes, 2 de junio de 2014

MONT BLANC 2012


Hemen doia, 2012ko Irailian Jokin eta Otakin inddako irteerian bideo txiki bat.

Hasiera baten, Gorka Oroz-ekin bete bihar geben hirukotia, baina laneko azken orduko iñ biharreko batzuatik, ezin izan euen Chamonix-rako bidi hartu ta bere lekua, Jokinek hartu euen! Hurrengo baterako Gorka!!!

Mont Blanc-a itteko asmuakin fan giñen, eta hau itten saiatu aurretik, aklimataziño billa fan giñen.

Tour herrixan kotxia jare eta ballaran gora fan giñen, Refujio Albert 1, aterpetxetik pasau eta Tour-eko leporuntza (Chamonix-Zermatt ibilbide nagusiko hasieratzat hartzen da bide hau.) Lepuan beste aldian kanpiña jare geben, bertan bi gaba pasaitteko, Frantzia eta Suitzako muga mugan.

Hurrengo egunian, Aguille du Tour eta Petit Fourche mendixak ingittuan, mendi ederrak ta glaziar eder ta haundixen barrenian. Gaba horretan be kanpiñian ingeben lo, aklimataziñuai jarraiki (altueran ariketa fisikua, ondoren, egon dana baiño beherau lo itteko.) Gaba bertan pasau, anekdota falta barik, eta hurrengo goizian behera.

Geure asmua, Mont Blanc mendixa, 4000koen ibilbidetik ittea zan, ruta oso politta ta teknikoki zailtxuaua, baina ondorengo bi egunetan, eurixa erruz iñ euenez, goixan, edurra zana, geure saiakera hoi, beste baterako jaretia pentzau geben. Iñoiz ezdot ahaztuko "Casa de la montañako" mutillak esan oskuna;

"La pala del Mont Maudit esta muy cargada de nieve, si quereis, podeis subir por la ruta de los cuatromiles, pero no bajareis vivos"

5 hilabete lehenau, 9 pertsona hil ziala leku berdiñian kontuan hartuta, eta mutilak esandakuakin, bastante klaru geatu xakun, eta betiko bidetik, Gouterreko refujixotik igotea pentzau geben.

Mila esker egun horreittan erakutzittako ta ikasittako danatik Ota eta Jokin!!!!  ederra izan zan!!! Bakoitzak bere fuertiak erakutziaz, danak ikasi gebelako!!!!

HEMEN BIDEUA!

3 comentarios:

ponfull dijo...

Zelako gustora ikusi doten! Itzela dokumentua eta momentu askotan unkigarrixa!

telma dijo...

ze ederra Lasku!

Lasku dijo...

Pozten naiz gustau izanaz!!! halako asko esperuan dakun esperantzan geaketan naiz.......