sábado, 10 de marzo de 2012

San Lorenzo (2271m)

Zapatu goiza aprobetxauta Valdezcarayra arrimau gara Toni, Txili ta hirurok. Trankil trankil eta eguraldi ederrakin San Lorenzo mendixa igo, berihalako baten bajau eta etxera etorri aurretik Ezcarayn Bitter-Raba klasikua jan, majo zapatu goiz baterako.
Hemen argazkitxo batzuk;


Toni ta Txili barriketan gora.

Toni kontraluzian, atzian Valdezcarayko basia.

San Lorenzo, Errioxako puntu altuena.

Picos de Urbion.

Azkenengo aldapatan.

Puntia in ostian, beheratxuau dauen itxabola ostian, haize izkutuan.

La Cuña, hurrengo baterako.

lunes, 5 de marzo de 2012

La Pierre Egurroling Ski Sessions.

Udazkenian La Pierreko etxerako egurrak in ostian, skiaitteko astebukaera bat tokaitten zan. Betiko moduan fetxa bat jarterakuan ezin danon gustuak bete baina 9 lagun izan ginan. Astebukaeria ederra izan da zentzu askotan, zapatua ski egun aparta, edurra hasieratik biun zamarra baina ezin gehixau eskatu, Albi ta Antton Maule aldera fan zian bizikleta buelta bat emutera eta bittartian Barrendiola chefa jota sua etxeko sukaldian.
Jan, eran, pasiau, barriketa, barre, disfrazau... zapatua aguro fan xakun, betibe lagunartian esaten eta itten ttun lelokixaikin. Destakau biharra dauz Etxabe ekarrittako karrillerak eta zapatuan afaldu geben moxala okelia.
Domekia berriz triste iratzarri zan, eurixa goixan-behian eta ezer asko in barik bazkal ostian etxera.
Hurrengo urtian atzera fan biharku bai egurretara, bai mendi dotoren bat ittera ta baitta skiaittera, a ver ba!
Astebukaerako esaldixa Anttonen etara eben; "Gasolina pa la moto y un cubata pal piloto" Hahahahaha!
Segidan argazki batzuk.

Ebaikotzian Lezu ta bixok trabesiatxo bat in geben.


Lezuri estiluakin.

Foto vintage, Lezu, SoumCouy eta Anie.

Soum Couyko sillia hartzera.

Maria ta AB2 solasean.

Skiatzaile taldea.

Etxabe.

Frankie eta Grizzlie.

Erdi disfrazauta.

Albin, Sabina eta Frankie.

Grupua al completo.

Marie.

Todos somos Nandrolona.

Itziar ta Etxabe atento.

2 buruko pertsonia.

Domekan eurixa.