viernes, 26 de abril de 2013

Udabarri irekiera festa!

Aurreko zapatuan in geben jai txikitxoko argazkitxo batzuk.
Eskerrikasko etorri zinein danoiri!













lunes, 15 de abril de 2013

Tuc de Horno eta Tuc de Rosari

Astebukaera itzela Vall d'Aranen pasau duna! Alud arriskua altua zala eta, goizian goiz urtendako 2 trabesia gauzatu ttu, Tuc de Horno eta Tuc de Rosari.
Lehenengua Vielhako tuneletik urteten da ta mendi zamurra da, bajada txukunakin eta bista apartakin.
Bigarrena berriz, Orriko aparkamentutik urten eta Arriu Maloko bailaratik sartu bihar da, zirkular polittak itteko aukeria emuten dauen mendixa da Rosari, bajaitteko edur ona euki geben ta jente dexente inguru politt honeittan.
Astebukaera borobila izango zan bueltako biajian kotxe aberixia eta taxixan bueltau biharra egon ez bazan!
Keep fighting Galaxy!

Zapatuko trabesia inguruak

Etxabe eta bere Stelviuak!

Etxabe ta Josu 

Bide politta

Hornon lepora allaitten

Bizkarretik puntaraino

Puntan haize latza

Maria ta bixok, atzian Cap de Toro ta Mulleres dakula

Josu edur onian behera

Domekako inguruak

Etxabe atzian Escornacrabeseko kanalakin

Leku trankilak

Erripan gora

Tuc de Rosari

Laukotea puntan


viernes, 5 de abril de 2013

Acherito

Eguazten goizian Etxabe ta bixok trabesia bat itteko geratu ginan baina nora fan zehaztu barik, Lariste, Lecherines, Quimboa, Acherito... Azkenian azkenengo hontara fatia erabaki geben. Linzatik hasi ginan skixak jantzitta, aurten horrenbeste edur in dauenez normalian apiril hasieran edur barik eoten dian lekuak be edur mordua dakoi! Plana de diego aldetik igo geben, bukaeran kranpoiak jantzitta ta bajadia foya del ingeniero deiketan dan leku batetik, hola zirkular dotore bat beteaz.
Edur oso ona eta giro paregabia!
Hemen argazkitxo batzuk,
Paso del caballo osteko basua

Paso del osoko itxabolia edurrez gainezka

Etxabe 

Plana de diegon, Acherito bistan dakula

Etxaben osteko konbatik bajau ginan

Chinebral de Gamueta

Azkenengo Ztak itten

Azkenengo zatixa kranpoiekin

Puntan, atzian Midi, Balaitus...

Giro ederra puntan

Skixak itxi gittuan lekura oinez

Etxabe egurra bajaitten

Edur oso ona orientazino danetan

Itxittako arrasto pare bat

Etxabek grabautako bideo motz bat


martes, 2 de abril de 2013

Estremere eta Peyrelue

Aste santurako eguraldi txar zamarra emun ebein arren aprobetxaitteko moduko egunak be eon dia, egun on pare bat pistan pasau ostian, domekan Josu ta bixok zirkular bat ittera igo ginan Portaletera. Bentatatik hasi ta zuzen "corredor del ejecutivo" izena dakon kanal batetik gora Estremereko puntara, goizian hego magalian edur hautsa euela aprobetxauaz Portaleteko paso zaharrera, fokak jantzi ta Peyrelue, puntatik zuzenian berriz be fokak jarritako lekura, azkenengo igoeria Estremer-era gero handik iparraldera bajaitten dan konba batetik gustora skiauaz. Bukaketako bidetik oinez bentataraino. Goiz ederra izan zan, hego,mendebalde eta iparraldeko magaletako edurrak probauaz! Ondorian, Baserri tabernan kaña ta gilda, bazkaitteko orkatza ta pena bakarra Ronden 100.ediziñua ezin ikustia!
Zorionak Fab!

Josu kanalera zuzenian.

Skixak bizkarrian.

Kanala motza baina politta.

Behian geraketan dia bentak.

puntara falta dana skixekin.

Lehenengo bajadia.

Peyrelueko magal ederra!

Josu arrastuan.

Puntia bertan.

Puntan, AB2 vs Midi.

Bajada itzela!

Eguneko azkenengo igoera.

Eta azkenengo bajadia.

Konba ederra.

Fourche beteta.