lunes, 25 de marzo de 2013

Lunada

Azkenengo zapatu hontan Lunada inguruko mendittan ibili gara, Lunada Burgos eta Cantabriako mugan dauen ski estazino txikitxo bat da, 4 arrastre eta kafeterixa bat dakona. Aspalditxo da bertara fateko gogua geukala baina beti beste planen bat urteten zan, baina aste hontan ez! Ebaikotzian Laskun furgonetan 4 lagun sartu ta 2h inguruan Lunadako parkingian geuzen. Asmua Castro Valnera igotia zan baina haize zakar eta dudan batzuk sortzen eben egualdixa geukala ikusitta beste ibilbide bat in geben. Egun dotoria izan zan, gainera Las Machorras izeneko herri baten bazkaldutako menuak be asko lagundu eben! Castroko tubua bajauku hurrenguan!

Egun hasieran hotz eta giro triste xamarra

Lunadako pistetatik gora

Pico de la Miel puntatik ikusten dana

Eguneko lehenengo bajadia

Burgos aldera begira

bajadako bigarren zatixa

Etxabe

Lasku estiluakin!

Pico de la Miel beste aldetik, Lunada ostian geraketan da

Lasku, AB2, Etxabe ta Castro Valneran iparra

El Bernachoko itxaboletara bajaitten

Fokak jarri ta 3.igoera

Arrastuan gustora, atzian Castroko molia


Bajadako tubuari antza emun ahal xako
Ab2 ta Etxabe Lunadara allaitten

viernes, 15 de marzo de 2013

La Pierre Powder Day!!!

Aupa gaztiak!!
Martesenian eskiaittiaz aparte beste helburu batekin fan giñan La Pierre aldera Ion ta bixok, 
eta beittu zekin topau giñan.
Aste barruko egun edar bat eskiaitteko, jente gutxi eskiaitten eta pistak apenaz ikutu barik ibili giñan.
Holako sorpresak gutxittan pasaitten dia ta guk topera aprobetxau geben.
Musika barik doia baina disfrutau, merezi dau!!
Tonik esango xuan mouan: Esos Martes de ERE!!!!


jueves, 14 de marzo de 2013

Chamonix Zermatt 2012

Aurreko urteko alpetako rutian montajetxo bat, laister aste hontako La Pierre Powder day montajia igokot. Ondoloiñ!!

lunes, 11 de marzo de 2013

Sanchacollons-eko lepoa (Aloñako irteera)

Astebukaeran Aloñamendiko mendi sailak antolatutako ski irteeran izan gara. Zapaturako 2 talde in zian, lehenenguak Midi d'Ossauri bueltia emutera eta bigarren taldia Peña Blancara mendi skiko teknikak praktikan ipinttera. Gaba Piedrafitako "Refugio Telera"n pasau ostian domekan danok batera Sanchacollons mendixan igotera fan gitzan, eguraldixa erdizpurdizkua izanatik Sanchacollonseko lepora igotia lortu geben eta bertatik inddako jaitsiera dotoria aprobetxau geben! Ederra benetan! A ver Aloñako hurrengo irteeran be holako gustora ibiltten garen! Lagun artian pasautako astebukaera ederra izan da!
Ondorengo argazkixak 2.egunekuak dia, bezperan kamaria autobusian ahaztuta geratu zan eta!
 
Arregi bros., Iñigo eta Joseba

Hasieran basotik gora.


Iker grupua ixten.


Basotik urtendakuan, Zk ittera.

Iñigo ta Roberto.

Unai gustora!
Lehenengo lepotxo batetik gora.
Ezkerraldeko haitzan ostian Sanchacollons.
bakoitza berera!
Egunian etaratako azken argazkixa.

martes, 5 de marzo de 2013

Andraitz ski.

Ebaikotz arratsaldian Eskistara igo eta bertan lo in ostian, zapatuan Artzanburutik Arbelaitz aldera goiazela Andraitzeko puntara igotia pentsau geben, puntaraino skixak jantzitta eta puntatik Urbixara bajada dotoria! Goiko partian edur gogor zamarrian eta erdittik behera udabarriko edur onian!
Ski egun ederra laguna artian!


Mallako basua ebaikotz arratsaldian.  (Argazkia: Lasku)


Eskistan epel-epel. (Argazkia: Lasku)


Goizian Artzanburura igoten.


Buetraitz ingurua.



Andraitz edo Aizkorritxo.


Joseba puntaruntz.


Joseba puntan.


Artzanburua aldera.


Lehenengo partia edur gogortxuakin.


Udabarriko edurra.


Joseba atzian Arbelaitz dakola.


Abixaran Urbixara!