domingo, 27 de enero de 2013

Eskista Ski.

Ebaikotza ta mendixan edurra, orduan Eskistara lotara!
Ebaikotz arratsaldian edur itzela euen mendixan, lainotu in eben ilunkara aldera ta eurixa hasi baino lehenau Artzanburuko bajadatxo bat gabez, itxabolan sartu ta eurixa hasi zan. Hurrengo egunian haize eta edur busti baten artian ibili gitzan eta eguardittik aurrera asko itxuratu zan girua, skixak jantzi ta gora-behera politt batzukin pasau geben eguna.
Garbi dau itxabolan lo in eta inguruko mendittan skiaittia baino gauza hobarik gutxi dauzela. Penia Beñat etxera bajau in bihar izan zala eguraldi ona etorri aurretik, hurrenguan izango da!


zopa apur bat beroketako.

Beñat itxabolan.

Lasku Tellakaskuetako lehenengo girotan.
Edur motela.
Giro motzak.
bajadatxua bukaketan.
Atzerabe Tellakaskuetara igoten.

Piel barik gora.

Eskistara zuzenian.
Gustora.
Bajadatxua bukaketan.
Gero arte!

miércoles, 23 de enero de 2013

Pic de Peyreget 2483m. Couloir Est.

Pic de Hourquette eguenian iñ ostian, ebaikotzian Portaletetik urtenda klasiko bat ittia pentsau geben, Peyreget. Bezperan ez bezala, kotxetik edurrakin urten gitzan. Igoteko col de l'ihouruntz fan gitzan, azkenian ez gitzan bertatik pasau eta puntaraino eskixaikin. Goittik betiko bistak izan arren ikusgarrixak dia, Balaitus, Palas, Sesques, Aspe, Telera, Anie eta nola ez Midi.
Bajadia berriz ekialdera emuten dauen kanal batetik in geben, hasieran beste leku batetik bajaittia pentsaitten geben baina tira! Polittaua urten xakun! Ederra izan zan goiza, bukaketako Formiko Baserri tabernan kañeja batzuk hartu geben!


AB2 ta Albi, lehenengo pausotan.
 


Iratargixa Caperan d'Aneou gainian.

Monsieur Ossau.

AB2 puntaraino falta dana begira, atzian Formiko estazinua.
Peyregeteko bizkarrian edurra haiziak eruanda.
Sesques-eko multzua.
Palas, Balaitus eta Iker.
Kasko barrixa estrenaitten!
Lasku, Albi ta Ota bajaitteko goguakin.
Erdialdian bajau geben kanala.

Eta bukaketako kamariaz grabautako bideotxo batzuk, (kalidade eskasa xaok....)

Pozik bizi!

domingo, 13 de enero de 2013


Pic de Hourquette 2384m. (GoPro kamaria)


Ibak ondo explikautako bueltia baina bideokamariakin grabautako iruditxo batzukin......




sábado, 5 de enero de 2013

Pic de Hourquette 2384m.

Ski estazino eta mendi ezagunen aldian jente gutxi ibiltten dan lekuak be badiala pirineotan, horreittako bat da Larry eta inguruko mendixak. Pirineotako ipar aldian edur barrixa bota ebela ta bertara fatia pentsau geben. Sekula eon barik geuzen inguru horreittan baina bagekigun skiaitteko aukera asko dakoin mendi batzuk ziala. Ez oso altuak 2384m altuenak baina desnibel onakin, kotxia 1100 m-tan aparkau geben.
Hasieran skixak bizkarria, gero basuan basaurdiana itten, jarraixan kanal dotore baten gora eta azkenik kranpoiaikin puntara. Bajadia be oso politta.
Jarraixan argazki batzuk.


















Snow patrol, hasieran edur gutxi, skixak motxilan.
basua politt baten gora.
Lasku, Ota ta Albi.
Albi bidia eraitten.
Ota gustora, atzian le piemont française.
Kanalera hurbilketan, edur gutxi, harri asko bistan.
Kanaleko lehenengo Z-tak, Ota bidia eraitten.
Lasku arrastuan.
Lepora bidian.
Lepotik gora kranpoiak jantzitta.
Albi, Ota, Lasku, AB2 ta bostok Hourquetteko puntan.
Larryko zirkua, leku ederra benetan!