miércoles, 26 de septiembre de 2012

miércoles, 19 de septiembre de 2012

SURF FIXED 1st Criterium



Abuztuak 25ian "1go SURF FIXED KRITERIUMA" zelebrau zan, aurtengo SURF FESTAko berrikuntza nagusixa.
 
Pinoi finkoko bizikleten lasterketa hau herriko alde zaharretik iniko zirkuitu baten burutu zan eta eguneko ekimenik jendetsuena izan zan.
 
17 txirrindularik hartu ebein parte 8 Oñatikuak, Igorretik txirrindulari bat etorri zan eta Bilbotik berriz 8 txirrindulari etorri zian. Lasterketa ikusgarria izan zan, lehen lau sailkatuak batera in ebein ixa lasterketa osua baina azken itzulixan XABIER ALTUBE oñatiarrak aurre hartu zotzen danei eta garaipena poltsikoratu eben. Lasterketa ikustera jende pilo bat gerturatu zan, ikaragarri asko, antolakuntzak asko eskerketan dau eta azpimarraittekua da jenteak lasterketian aurrian izandako harreria eta baita jarreria be.






























hauxe izan zan sailkapena :
 
‎1.go SURF FIXED KRITERIUMEKO SAILKAPENA

1- XABIER ALTUBE               OÑATI      30'20"
2- JON ANDER ORTUONDO   IGORRE   30'30"
3- IKER SASTRE                  BILBO      30'39"
4- IKER LASKURAIN             OÑATI     30'53"
5- TOMAS ERRO                 BILBO
6- IBAI GOMEZ                    BILBO
7- JON PERNIA                    BILBO
8- IÑIGO IDIGORAS             OÑATI
9- XABIER BARRENA            OÑATI
10- IÑAKI GURIDI                OÑATI
11- IMANOL YKATA             BILBO
12- IBAI GARCIA                 BILBO
13- IÑAKI FERNANDEZ         BILBO
14- EGOITZ MARTIN            OÑATI
15- ANTTON ZUBIA             OÑATI        OUT (ZULATUA)
16- XABIER UGARTE            OÑATI        OUT(ZULATUA)
17- ORKATZ BARBARA         BILBO         OUT(ZULATUA)




Hurrengo urtian gehixau!

martes, 18 de septiembre de 2012

AFARI TEMATIKUAK


Aupa gente!

Opor auretik hasi ginan afari tematiko batzuk itten eta jarraittu be in biaku ala?


Hemen zeintzuk in geiken eta ze rezeta bakoitzan barruan:

Alemaniarra: hau ya in geben
Amerikanua: hau be ya in geben

Frantsesa:
-               - Tartiflette
-               - Cisch Lorraine
-               - Gateau basque
-               - 

Karapaixua:
-               - Baserrikua
-               - Kalekua
-               - Cocacola ta Kas
-               - 

Japonesa
-              - Ramen
-              - Sushi
-              - Tempura
-              - 

Italianua
-             - Insalata fresca
-             - Pasta della mamma
-             - Tiramissu
-             - 

Turkua
-             - Humus varios
-             -  Adana with yogurt
-             -  

Castellanua
-             - Sopa de ajo+arrautzak
-             -  Natillak
-             - Vino de mesa
-             - 
           

Txinua
-            - Goiena jatetxea





  2 astian behin inezkero ondo? ze esaten dozue???

  Ah! ta importantiena!!! Zeinekin eta noiz hasiko gara???


Buon appetito!

jueves, 13 de septiembre de 2012

Tartiflette


Arratsaldeoon blog-zale amorratuok!
80ko hamarkadan Alpe frantsezetan asmautako errezeta goxo,  zamur eta mardul hau, Tartiflette izenakin ezauketan da. Reblochon gaztai produktoriek euren produktuari irteeria emuteko asmau ebein. Era askotara in leiken errezetia da.
Guria hauxe!


Tartiflette a la Formigal
(4 pertsona - 1'30 ordu)

Osagaiak 
- 1kg patata
- 3 kipulin buru
- 300gr hirugixarra
- Ardau zuri kopa bat
- 400gr reblochon gaztaia
- Gatza
- Olixua

Zela in
01 Patatak 40min. inguru egosi uretan, urak larrei irakin barik
02 Kipulia moztu eta zartain erre
03 Hirugixarra zartainara gehittu eta apur bat itten jare
04 Aurretik egosittako patatak zurittu eta rodajatan zatittu
05 Zartainara patatak eta ardau kopia gehittu
06 Nahasketia gizendutakuan, laberako egokixa dan ontzi baten banatu
07 Reblochon gaztaiakin tapau (gaztaia bilddur barik bota, kanpuan ta barruan)
08 180ºCtan aurrez berotuta dauen labian 30minutuz euki

On egin! 










lunes, 3 de septiembre de 2012

Baking Off


(limoiezko tartatxo bat)



Hemen Oñatiko neska batzuk indako blog interesgarri bat sukalde kontuetan!
Facebook bidez be gauza dexente publikaitten daue.

A ver zein dan lehengua honein nibeleko zeozer jarten zurixatagosuan!

http://bakingoff.blogspot.com.es/
https://www.facebook.com/Bakingoff



(bisitaitteko web interesgarrixen atalian sartu dot link-a)