sábado, 16 de febrero de 2013

POLBOROI ERREZETA

Edur artian tartetxo bat in eta nahiz eta gaurko errezetian fetxa ofizialetik kanpo egon, aurreko astian Deiane andereño geukala in geben errezetia plazaraketan dot. Esan biharra dau guri oso gozuak urten xakula eta datozen gabonetan must have bat izango dala gure etxian!!


POLBOROI ERREZETA



OSAGAIAK
100-110 gr txerri manteka
110 gr ehotutako almendra
150 gr glas azukrea
300 gr gozogintzako uruna

NOLA EGIN
01 Labea 130ºCtan berotu
02 Uruna eta almendra txigortu
03 Sartu almendra labeko bandejan 30 minutuz, noizean behin mugituz
(Garrantzitsua da denboraz ez pasatzea)
04 Gauza berbera egin urunarekin
05 Hozten utzi

--

06 Osagai guztiekin masa bat egin, manteka poliki-poliki gehiztuz beharraren arabera, eskuetan pegatzen ez zaigun arte
07 Ordu erdiz hatseden hartzen utzi
08 Masa zapaldu eta polboroiak egiten hasi
09 Aurrez berotutako labean sartu, 180-200ºC-tan, 15 minutuz, polboroien gainazala txigortzen hasten denera arte.
10 Hozten utzi

--

11 Glas azukrea polborien gainetik bota eta nahi izanez gero paperean bildu

ON EGIN!!

Osagaiak: Almendra, azukrea eta uruna

Almendra txikitu

Txikitutako almendra labeko bandejan zabaldu

Uruna pisatu, 300gr


Uruna labeko bandejan zabaldu

Azukrea txikitu

Azukrea txikitu, glas azukre bihurtuz
(nahi izanez gero, glas azukrea eginda eros daiteke)
Txigortutako almendra

Txigortutako uruna

Almendra eta uruna labetik aterata

Osagai guztiak nahastu 

Manteka gehitzen joan 

Masa egina dagoela, 30 minutuz hatseden hartzen utzi

Masa guztia uniformeki zabaldu

Nahi den formako moldea erabiliz, polboroiak batu

Labeko bandejan jarri

Txigortu eta gero hozten utzi eta glas azukrea gainetik bota

Koloretako paperetan bildu










4 comentarios:

telma dijo...

Polvorones todo el año ya!

ponfull dijo...

zelako gozuak euzen!
Bai hoixe!

Lasku dijo...

Oso post politta!!!! eta azkenengo argazkixa oso oso politta!!!!!!!!

al2n klein dijo...

Great Job!! Oso ondo esplikauta ta presentazino hobia. Txefan argazkixa oso ona.