martes, 15 de noviembre de 2011

Pic d'ESTAUBÉ (2809m)

Azkenengo zapatu hontan 2011-2012 denboraldiko lehenengo ski trabesia in geben Iker eta bixok. Edur asko euela pentsaitten geben baina oso altu eta hortarako Gavarnie eta Troumousen artian dauen Circo de Estaubé ingurura fan gitzan. Hasiera baten ez gekigun Gabiedou ala Estaubé in baina lehenenguak laino batzuk eukala eta bigarrenak ez, ba Estaubera igo ginan. Edurra 2100m-tan hasten zan eta egun danian ez geben inobe ikusi, bakar-bakarrik ibili ginan. Edur ona eta skiaitteko malda hobiak. Puntako bistak be, ni neuk pirineuan ikusi doten polittenetakuak izan zian! Dotoriak! Ala hemen argazki batzuk.

http://www.flickr.com/photos/45972131@N04/sets/72157628132724142/with/6346460539/

Flickr-en jarri ttut argazkixak ze ez nostan ondo kargaitten.

Gero arte!

No hay comentarios: