miércoles, 26 de enero de 2011

Infiernuak Hego korredoretik

Mendia: Infierno central (3083m)
Partaidiak: Ota, Oier eta Lasku
Luzeera: 12,8km
Desnibel positibua: 1500m
Altura minimua: 1636m
Denbora: 4 ordu igoten, 2 bajaitten

Aupa Lagunak!!! Bueno ba, hementxe nator aurreko egunian ingeben Infiernotako igoera eder eta ikaragarri batekin (aber eskusa mouan balixo dauen Anttonen afaittik hanka itteko).Hau ikusi ostian, espero ulerketia......
Ba 3 ordu lo indda, Panticosa aldea jo gixuan goizeko 4tan. Plana oso ximplia; Fan, igo,bajau,ta buelta.
Behetik ikusitta, pentzau bainño edur geixau euen baina asko be ez. Asike eskixak bizkarrea igo (aurki barrixak etorrikottuk...) ta hantxe fangintzuan Garmo Negro edota Infiernuak itteko asmuakin.

Lehenengo 300 metruak ingeben oinez, basuan dauen zatixa,hau da, Mallata bajara, 30 minutu inguru.Hemen eskixak jarri ta gora!!!!
Euskaldun batzukin berba iñ ostian, komentau doskun Pondiellosko lepua ondo euela itxuraz, ta orduan harutza ekin geben, hau da, lepotik eskumara hartuta, Infiernotara
Hemen ikusi leikedozue Garmo haundixa, ta Pondiellosko lepua





Eta hauxe da Garmo-rako igoerako zurittasuna...



Ota eta Oier igoerako momentu baten

Pondiellozko lepotik ikusten da gure helmugia, puntatxua Infierno central-a ta korredoria.

Behin nundik fanbiginen ikusitta harutza ingeben, harako bidia izotz askookin ta bastante gaizki euen. Kutxillak hartu ta aurrea. Ota kutxilla baik beherautxuatik fan zuan, Makina. Korredoreko sarreran, eskixak motxilara, pioleta ta kaskua etara ta gora!!! ederra gauzia!!!!




Hemen, foro bateko tipo batek etaratako argazkixa guri, Eskerrikasko Yaba


Hemen bertako bistatxo bat

200 metroko korredore bat da. 45 gradu inguruko inklinaziño batekin. Gero eta gorau, edurra gero eta gogorrau euen ta bukaeran izoztuta eta oso gogorra.

Laskun azkenengo metruak

Infierno central-eko gaiña; Lasku, Oier eta Ota




Garmo Negro gaiña jentiakin

Hemen korredoreko bajadako momentu bat





Oñatikua zuan tipo batek etaatako argazkixak baitta: http://www.komandokroketa.org/Infiernos-11/indice.htm

Oier Balnearixua fonduan dakola bajaitten



Bajadako beste kanaltxo baten

Ota, atzian azkenengo kanaltxua dakola

Eta bukaketako kanala bajaitten bideo txiki bat:

Eta behin Pondiellosko lepotik behera hauxe geukan itxoitten......

Bueno ba, hauxe da Infiernotan ingeben trabesiatxua....oso oso oso politta igoteko eta polittaua bajaitteko!!!! Esan bida, oso zailla dala bide hau neguan kondiziño onakin ittea. Igoten gebitzela ondo asko ikusi geben zelako peligrua dakon elurjauzi aldetik.....asike iñ eskeo, euki kontuan inun baino geixau elurjauzi peligrua.

Bueno ba, aber aurki beste bat jarteko moduan gauzen!!!! onak izan!!!!!

P.D.: Argazkixak Oierrenak be badia, baitta bideuak be!!!

3 comentarios:

liriko dijo...

Ederra reporta ta baitta eskursiñua be!!!!!

telma dijo...

Gustora ibili ziñaiñ e Lasku!

ponfull dijo...

Hori dok!
Ole, ole y ole!