domingo, 30 de mayo de 2010

GIRO D'ITALIA 2010.


Urte batzuk badia Giruak ez dakola Frantziako tour haundixak dakon partaidetza, aspaldi baitta ez dakola lehen eukan ohiartzuna baina karrera hau baino polittaua dan beste bat topaittia oso zaila dala be egixa da.

Aurten 21 karrera egunetik 2 edo 3 izan dia lasaixak, beste danetan pasau da zerbaitt. Sprinterrak be ez daue euki beste urte batzutako erregaluak, honeittatik onena Farrar izan da 2 irabazitta. Montalcinoko etapiak ziklokrosa emuten eben eta L'Aquilan bukatu zana berriz terremotua. Alpiak eta Dolomitak bakoitza bere lekuan jare daue, mendixan ondo dabitzenak aurrian eta eskapada luzian eon zianak ondo aprobetxau daue aukeria (Arroyo-Porte). Eta nola ez! Gavia haundixa be pasau daue, eguraldixak lagunduta. Baina han euzen edurrak galantak zian, zela ez ba 2600m-tara igo ezkero! Azkenian Basso, Arroyo ta Nibali geratu dia aurrian.

Gauza txar pare bat komentaittiatik, krono luze bat gehixau eskertuko zan eta betiko kontua: partaidetza. Jente ona eon dala dudarik ez dau baina Contador, Schleck anaiak, Radioshack eta besten bat eon ezkero askoz ederraua izango zan.

Tourrak ixa beste dana jaten dauela baina kostako da Uztailian Maiatzian eon dan espektakulua ikustia.

Bukaketako, poztekua da Basso bere bigarren Girua irabazten ikustia, Arroyok inddakuak be asko balixo dau eta penatxo bat Scarponi 3.postuan ez sartzeia (neretako).

Hurrengo urtian a ver "in situ" ikusten doun la corsa rosa!


Complimenti Ivan, sei grande!


4 comentarios:

telma dijo...

Holako laburpenak jarritta, cycling newsekon bat enterau ezkero, igual plagiau ingo dotzue artikulua!:-)

antonello dijo...

Ta Sastre?

Neri pena gahixen emuten xostakena Carlos dok.

Ikustekua zuan Tonalen ze xoian...

Baina onena? ESE CADEL, rendiu baino lenau hil!!!

ponfull dijo...

Nik be Sastreatik gehixau espero neben. Tipo ixila ta langilia da baina zeoze falta izan xako aurtengo Giruan. Ni bea izan ezkero Tourra alde batera itxi ta Vueltia a muerte preparauko neike, baina ekipuan interesak be hor eongo dia tourrera fateko.
Pinottik be giro passotia in ddau!
Ahaztu in xat, argazkixa Cyclingnews-etik atarata dau, Sirotti.

ponfull dijo...

TAS-ak Alejandro Valverde Belmonte txirrindulariari 2 urteko zigorra jarri dio.
2012ko Urtarrilerarte luzaketan da zigorra.
Jodiu dostai aurtengo Pro-true eta bide batez 2 urte emungou pelotoiko ziklista espektakularrena ikusi barik. Va putada!