sábado, 2 de noviembre de 2013

TUC de MULLERES

Aspalditxo da blogian ez dula ezer publikau eta ohittura onak ez dianez galdu bihar, hemen urriko azkenengo astebukaeran inddako irteera bat. 
Vielhako tuneleko hego ahotik urten ginan, espitau de Vielhatik zehazki. Bidiak ez dako galbiderik, Tuc de Feixanten babesian zati haundi bat, Estanhots de Mulleresak pasau, eta biderik logikuenetik lepo baterarte, handik puntara 15 minutu bakarrik. Nahiz eta zirkular politt bat ahal dan in Arriu Nereko aranetik bajau ezkero, guk bide berdinetik bueltaittia erabaki geben, danera 7h inguruko bueltia urten xakun.
Hego haize latza baina orokorrian giro ederra mendi egun baterako!

hasieran

Laino batzuk Tuc de Feixant aldera

Bidian ur mordua

Refugixotxo baten ondotik pasaitten da

Etxabe atzian Mulleres dakola

Bide txukuna 

Kontraluza

Lepotik Anetoko bistak

Salenques

Atzian Luchon aldeko mendixak

Etxabe

Puntan, 3010m.


 Domekan berriz, eskalada pittin bat in geben Bagergueko eskola txiki baten. Eskalaitteko lekuak eta herrixak bisitatxo bat merezi daue.

Paretia

Udazkena Bagerguen

martes, 30 de julio de 2013

Txindoki mendebaldeko aristatik

Oin dala aste pare bat Txindokira igo ginan bere mendebaldeko arista klasikotik. Bide oso politta eta zailtasun txikikua da, guretako moukua, asko jota IV+, hori bai leku batzutan harrixa puliuta dau eta kontuz pasau bihar da. Bestela kriston beru in eben eta paretara dauen bidian majo izardittu geben, gainera idazten dauenak arnesa kotxian ahaztu eben eta 4 zinttakin inprobisau izan bihar geben arnes modukoa bat!
Eskerrikasko lagunak holako arratsalde dotoriatik, hurrengo ingou beste bide bat.
Argazkixak Lasku ta bixon artian etara gittuan.

Aristarako bidia, erripa galanta eta bero latza

Larraitz aldera begira

Aristia

Inprobisau geben arnesa edo...

Olatz lehenengo luzeko diedruan, Lasku hasteko prest

Jokin bigarren luzian

Jokin

R1

Olatz bigarren luzeko hasieran

R3

R3-ra allau aurreko paso politta

Oinez Erlabeltzeko puntan, ostekua Txindoki

Ilunkara ederra

Eta oinaztu batzuk ikusitta behera



domingo, 30 de junio de 2013

Pic de Neouvielle (3091m)

Uste dot ski irteera honekin tenporadia bukatutzat emun geikela nahiz eta ondiokan beste irteera batzuetarako edurra geraketan dan.
Bukaeria emuteko, klasiko bat, Neouvielle. Ebaikotz gabian Oredon lakuan lo in ostian eta Auberteko bidia kotxiendako itxitta euela ikusitta, trasto danakin bizikletan montau eta gora! Auberteko lakuko presan bertan skixak jantzi ta breche de Barrisetik pasauta Neouvielleko puntaraino. Bajadia bide berdinetik in geben, ni zuzenian bizikletak itxi gittuan lekura ta Oier ta Laskuk Ramougneko edur magal dana igo ebein trabesia luzatuaz. 
Vive le ski d'été et le velo-ski!

Iker skixak jantzi barri

Breche de Barris bidian

Neouviellera begira

Ondiokan badauela edurra!

Oier eta Iker

Puntia

Azkenengo zatixa oinez

Campbieil eta Pic Long ingurua be edurtuta

Iker eta bixok puntan

Bueltia be bizikletan

Pozik!

Iker eta Oier Ramoungeko magal edurtuakin

Atzian Bugatet eta Mechant

lunes, 27 de mayo de 2013

Batanes (Bachimañatik zirkularra) ta Peyreget (Hegoaldeko kanala)

Maiatz bukaeran sartuta gauz eta normalian denpora hontarako edur barik edo gutxikin eoten dian mendixak edurrez beteta dauz.
 Zapatuan Batanes igo geben; Balneario Panticosa - Bachimaña - Ibones de Xuans - Batanes - Balneario Panticosa zirkularra osatuaz. Cuesta del Fraile azpiraino skixak motxilan ta hemen gora transformau bariko edurrian puntaraino, haize dexente bide danian eta ondorioz negu giro totala.
Puntatik balnearixora zuzenian bajau ginan, hasieran edur gogorrian eta ondoren udabarriko edur gozuan. Gainera oso behera allaitten dian edur mingainak skiauz kotxetik 10 minutura kendu gittua skixak! Egun ederra!

Tablato ta Foratula inguruak

Ab2, Etxabe ta Txili Cuesta del Fraile igoten

Ilaran; Ab2, Etxabe, Lasku, Txili (Oier aurrerau)

Bachimañako refugixora allaitten

Ura izoztuta potzuan

Potzu gainetik gustora fokeuan

Ab2 ta Etxabe atzian Facha, Muga... dakoila

Oier Bataneseko puntara allaitten

Vignemale

 Domekan berriz talde erdixa geratu ginan, Ab2, Txili ta hirurok. Bezperan nahiko kantzauta bukatu gebela eta zerbait trankilaua itteko asmotan Peyregetera fan ginan.
Ixa ekainian eta kotxetik fokeaitten! Col de l'Ioura lasai asko igo ostian, kranpoiak jantzi eta bizkar dana oinez igo geben. Puntan, bezperako haize barik, giro aparta euen eta hegoaldeko kanal edo korredoria deiketan xakon bidetik bajau geben, udabarriko edur itzelian gozatuaz!


Sesques, Gazies ingurua

Josu martxa onian

Kranpoiak jantzitta puntara allaitten

Iñigo

Josu kanal hasieran

Iñigon txanda

Aldatz ederra eta edur oso ona

Ab2

Gustora

Ezkerrekaldian ikusten dan kanala da bajauta