domingo, 30 de junio de 2013

Pic de Neouvielle (3091m)

Uste dot ski irteera honekin tenporadia bukatutzat emun geikela nahiz eta ondiokan beste irteera batzuetarako edurra geraketan dan.
Bukaeria emuteko, klasiko bat, Neouvielle. Ebaikotz gabian Oredon lakuan lo in ostian eta Auberteko bidia kotxiendako itxitta euela ikusitta, trasto danakin bizikletan montau eta gora! Auberteko lakuko presan bertan skixak jantzi ta breche de Barrisetik pasauta Neouvielleko puntaraino. Bajadia bide berdinetik in geben, ni zuzenian bizikletak itxi gittuan lekura ta Oier ta Laskuk Ramougneko edur magal dana igo ebein trabesia luzatuaz. 
Vive le ski d'été et le velo-ski!

Iker skixak jantzi barri

Breche de Barris bidian

Neouviellera begira

Ondiokan badauela edurra!

Oier eta Iker

Puntia

Azkenengo zatixa oinez

Campbieil eta Pic Long ingurua be edurtuta

Iker eta bixok puntan

Bueltia be bizikletan

Pozik!

Iker eta Oier Ramoungeko magal edurtuakin

Atzian Bugatet eta Mechant

lunes, 27 de mayo de 2013

Batanes (Bachimañatik zirkularra) ta Peyreget (Hegoaldeko kanala)

Maiatz bukaeran sartuta gauz eta normalian denpora hontarako edur barik edo gutxikin eoten dian mendixak edurrez beteta dauz.
 Zapatuan Batanes igo geben; Balneario Panticosa - Bachimaña - Ibones de Xuans - Batanes - Balneario Panticosa zirkularra osatuaz. Cuesta del Fraile azpiraino skixak motxilan ta hemen gora transformau bariko edurrian puntaraino, haize dexente bide danian eta ondorioz negu giro totala.
Puntatik balnearixora zuzenian bajau ginan, hasieran edur gogorrian eta ondoren udabarriko edur gozuan. Gainera oso behera allaitten dian edur mingainak skiauz kotxetik 10 minutura kendu gittua skixak! Egun ederra!

Tablato ta Foratula inguruak

Ab2, Etxabe ta Txili Cuesta del Fraile igoten

Ilaran; Ab2, Etxabe, Lasku, Txili (Oier aurrerau)

Bachimañako refugixora allaitten

Ura izoztuta potzuan

Potzu gainetik gustora fokeuan

Ab2 ta Etxabe atzian Facha, Muga... dakoila

Oier Bataneseko puntara allaitten

Vignemale

 Domekan berriz talde erdixa geratu ginan, Ab2, Txili ta hirurok. Bezperan nahiko kantzauta bukatu gebela eta zerbait trankilaua itteko asmotan Peyregetera fan ginan.
Ixa ekainian eta kotxetik fokeaitten! Col de l'Ioura lasai asko igo ostian, kranpoiak jantzi eta bizkar dana oinez igo geben. Puntan, bezperako haize barik, giro aparta euen eta hegoaldeko kanal edo korredoria deiketan xakon bidetik bajau geben, udabarriko edur itzelian gozatuaz!


Sesques, Gazies ingurua

Josu martxa onian

Kranpoiak jantzitta puntara allaitten

Iñigo

Josu kanal hasieran

Iñigon txanda

Aldatz ederra eta edur oso ona

Ab2

Gustora

Ezkerrekaldian ikusten dan kanala da bajauta



viernes, 26 de abril de 2013

Udabarri irekiera festa!

Aurreko zapatuan in geben jai txikitxoko argazkitxo batzuk.
Eskerrikasko etorri zinein danoiri!













lunes, 15 de abril de 2013

Tuc de Horno eta Tuc de Rosari

Astebukaera itzela Vall d'Aranen pasau duna! Alud arriskua altua zala eta, goizian goiz urtendako 2 trabesia gauzatu ttu, Tuc de Horno eta Tuc de Rosari.
Lehenengua Vielhako tuneletik urteten da ta mendi zamurra da, bajada txukunakin eta bista apartakin.
Bigarrena berriz, Orriko aparkamentutik urten eta Arriu Maloko bailaratik sartu bihar da, zirkular polittak itteko aukeria emuten dauen mendixa da Rosari, bajaitteko edur ona euki geben ta jente dexente inguru politt honeittan.
Astebukaera borobila izango zan bueltako biajian kotxe aberixia eta taxixan bueltau biharra egon ez bazan!
Keep fighting Galaxy!

Zapatuko trabesia inguruak

Etxabe eta bere Stelviuak!

Etxabe ta Josu 

Bide politta

Hornon lepora allaitten

Bizkarretik puntaraino

Puntan haize latza

Maria ta bixok, atzian Cap de Toro ta Mulleres dakula

Josu edur onian behera

Domekako inguruak

Etxabe atzian Escornacrabeseko kanalakin

Leku trankilak

Erripan gora

Tuc de Rosari

Laukotea puntan