domingo, 20 de febrero de 2011
lunes, 14 de febrero de 2011
Panticosan Telemark asteburua Lurk-en eskutik
http://lurktelemark.blogspot.com/2011/02/pantikosan-otsailaren-2627an-lurk-eta.html
http://lurktelemark.blogspot.com/2011/02/telemark-eguna-2011.html
nik ahal badot domekan buelta bat edo ingot... beintzta girua ikusteko... sapatuan partidua eukikot ta... aber animaitten dan baten bat!!!
PD: laister Austriako reporta...
martes, 8 de febrero de 2011
PIC SANCTUS 2482m
Zapatu goizian Toni, Albi eta hirurok Gouretteko parkingera allau ginan eta bertan euen Txili furgonetan lotan, barre batzuk bota, asunto danak preparau, ogixa erosi eta 9:30xak aldera martxan jarri ginan. Gouretteko pistetatik hasi, coste-gobou itxabolatik pasau, Louesque lagotara igo eta bertatik puntara 30m. Danera 1100m inguruko desnibela igoeria. Edurra behian gutxi samar euen baina goixan edur ona eta nahikua. Mendiko bistak be ederrak dia eta lagunarte onian fan ginala kontuan hartu ezkero egun oso dotore bat euki gebela esan geike.
Baina dana guztiz ondo ezin urten eta Gouretteko front de neige-ian jatia pentsaitten geben pizzia ezin izan geben jan! Baina birrola ederra jo geben! Kro-Frais!
Ala ba, beste barik hemen dozena bat argazki.
Hasieran pistatik eta keizpetan.
Eskumako pikuan ostian dau Sanctus.
Giro onian aurrera.
Grupetua.
Broma pare bat
jueves, 3 de febrero de 2011
St Anton am Arlberg
sábado, 29 de enero de 2011
miércoles, 26 de enero de 2011
Infiernuak Hego korredoretik
Lehenengo 300 metruak ingeben oinez, basuan dauen zatixa,hau da, Mallata bajara, 30 minutu inguru.Hemen eskixak jarri ta gora!!!!
Eta hauxe da Garmo-rako igoerako zurittasuna...
Ota eta Oier igoerako momentu baten
Pondiellozko lepotik ikusten da gure helmugia, puntatxua Infierno central-a ta korredoria.
Behin nundik fanbiginen ikusitta harutza ingeben, harako bidia izotz askookin ta bastante gaizki euen. Kutxillak hartu ta aurrea. Ota kutxilla baik beherautxuatik fan zuan, Makina. Korredoreko sarreran, eskixak motxilara, pioleta ta kaskua etara ta gora!!! ederra gauzia!!!!
Hemen, foro bateko tipo batek etaratako argazkixa guri, Eskerrikasko Yaba
Hemen bertako bistatxo bat
200 metroko korredore bat da. 45 gradu inguruko inklinaziño batekin. Gero eta gorau, edurra gero eta gogorrau euen ta bukaeran izoztuta eta oso gogorra.
Laskun azkenengo metruak
Infierno central-eko gaiña; Lasku, Oier eta Ota
Garmo Negro gaiña jentiakin
Hemen korredoreko bajadako momentu bat
Oñatikua zuan tipo batek etaatako argazkixak baitta: http://www.komandokroketa.org/Infiernos-11/indice.htm
Oier Balnearixua fonduan dakola bajaitten
Bajadako beste kanaltxo baten
Ota, atzian azkenengo kanaltxua dakola
Eta bukaketako kanala bajaitten bideo txiki bat:
Eta behin Pondiellosko lepotik behera hauxe geukan itxoitten......
Bueno ba, hauxe da Infiernotan ingeben trabesiatxua....oso oso oso politta igoteko eta polittaua bajaitteko!!!! Esan bida, oso zailla dala bide hau neguan kondiziño onakin ittea. Igoten gebitzela ondo asko ikusi geben zelako peligrua dakon elurjauzi aldetik.....asike iñ eskeo, euki kontuan inun baino geixau elurjauzi peligrua.
Bueno ba, aber aurki beste bat jarteko moduan gauzen!!!! onak izan!!!!!
P.D.: Argazkixak Oierrenak be badia, baitta bideuak be!!!
domingo, 23 de enero de 2011
jueves, 20 de enero de 2011
miércoles, 19 de enero de 2011
domingo, 16 de enero de 2011
Los WRC son para niños, los grupo B eran para hombres
sábado, 15 de enero de 2011
jueves, 13 de enero de 2011
lacasitos cake!





Arratsaldeon!
Gaur cocinitas ibilli naiz.
Bilboko lagun baten urtiak pasau diala eta, bere erregalua gertaketan.
Eta emaitza, lacasito-dun bizkotxo bat izan da.
Hemen errezetia:
Osagaiak:
- yogurt bat
- yogurt potian neurriko 1 oliba olixo
- yogurt potian neurriko 2 azukar
- yogurt potian neurriko 3 uruna
- 3 arrautza
- sobre bat askarri/legami
- gurina
Nola egin:
0. Labia martxan jarri 170ºC-tara berotuz.
Yogurt potia osagaien neurriak hartzeko erabiliko dala kontuan hartuta,
1. 3 arrautzak katilu haundi baten nahastu eta azukarra gehitu.
2. Gañetik uruna eta askarrixa gehitu.
3. Gehitu yogurt-a.
4. Gehitu oliba olioa.
5. Nahasketa homogeneoa izan arte nahastu osagai danak.
6. Moldia gurinaz untau eta gainetik urun apur bateaz hautseztatu.
7. Nahasketa horri, "lacasitos" gehitu.
8. Aurretik berotuta dauen labian, 170ºC-tan 35 minutuz euki.
9. Nork bere gustora apaindu.
On egin lagunak!
martes, 11 de enero de 2011
Sapatuko afaixa. Ordua 21:30 ;Poteo ordua:19:00 Aker
Jodiu ittendost Marian superbideua desbankaittea baina bueno, bizitzia holakua da batzutan...
Zuan komentaitteko, Sapatuak 15an afaixa egongo dala (batzukin komentau dot) Eroski ondoko soziedadian, Pikupe. Baina ezdakittena da aurretik ze ordutan juntau poteorako....
Gauzia da, Etxaixaten partidua dauela baina ze ordutan?? ideaik be ez. Ni atzaldian Pikupeko sukaldian egongo naiz ta segun ze ordutan bukaketan doten, fangonaiz kalea poteillua ittea. Zatik poteilua egongo da ez??? Honen ordua zuen kontu.
Ale divina juventuD!!!Ondo izan ta ordurarte!!!
Afaitteko ordua: ordu tipikua
miércoles, 5 de enero de 2011
Formigal 1989 Urtarrila
Bideuan agerketan dia Cantal I eta III arrastriak, Izasera fateko Villa de Sallent hiruko telesilla zaharra eta banakako cantaleko telesillia. Gaur egun leku horretan, lauko telesilla bat, Snowpark-a eta edur artifiziala itteko kañoi pillatxo bat dauz!

