miércoles, 25 de enero de 2012

Open Altitoy.

Astebukaera hontan Altitoy bikote lasterketa jokaketan da Luz Ardiden ski estazioan eta bertan Iker izango da partaideetako bat.
Zorte on eta gozatu!



miércoles, 18 de enero de 2012

2012_01_14 La Pierre st Martin

Aurreko astian La Pierren etaratako argazki batzuk.



Lezuri, atzian Soum Couy eta Countende dakola.


Arlaseko sillian retornua.



Igo biharrekua bukaketan.



Arlas (2044m) ta atzian Ori (2018m).



Frantzia lainopeian.



Azkenengo argixak Mailhne aldeko pistetan.



Promenade a La Pierre.

jueves, 12 de enero de 2012

ScottyBob dendako eskixak

Kaixo!

Aspaldixan bastante geldi xaukela bloga ta... oin telemarkian nahiko murgilduta nauela... beittu fabrika amerikano onek eskainketan dauena:

eski modelo barri bat da non atzekaldian "korte diagonal" bat in xauen


onen teorixia gutxi gora behera hau da, telemarkeko giruan, radio de jiro oso haundixa da, aurrian doian eskiko puntatik atzian doian eskiko atzekaldera superfizie asko dauelako... korte onekin lortzen daue kantoko zati bat ez egotia edurraz kontaktuan eta jiruan radixua txikittu eta samurrau giraittia...

gainera eskixak eskuz indakuak dia eta pertsona berdiñak itten dau eskixak hasieratik bukaerara... ona hemen diseño bat (webian gehixau):



gainera personalizau ta dana in leike dia eskixak,gura dan textua idatzitta...




PD: eski normalak be badakoi, eta innobaziño berdiña alpinorako be bai... beittu eurain pagina web-a:

http://www.scottybob.com/skiworks/

ze pentzaitten?? baten bateri agiñak zorrotz?

domingo, 18 de diciembre de 2011

QUICHE LORRAINE

Quiche Lorraine!
Aspaldi da blogian ez dala sukalde kontuko ezer publikaitten eta blogak atzerabe martxia hartu dauela ikusitta, hemen Frantzia aldian itten dauein errezeta bat.
Osagaiak;
Tartak itteko erabiltten dain base horreittako bat
4 arrautza
3/4 porrutxo
3/4 hirugixar zati
Gaztai rallaua
Nata likidua
Esne pittin bat
Gatza
Pimientia

Errezatiak bi parte garbi dako, zartainakua eta labekua.
Hasteko labia 200ºC-tara jarri eta tarta basia tartera bajutxo baten zabaldu eta labian 5 minutu inguruz horneau. Ez inflaitteko garbantzo batzuk jarri gainian. 5 min pasautakua labetik atara eta tenedore batekin base dana pintxau.
Zartainako partia itteko; porruak moztu eta olixo pittin batekin potxau edo apur bat biundu. Beste alde batetik hirugixarra zati txikitxokan zatittu eta kiskaldu ostian koipia kendu. Bowl baten lau arrautzak ondo batiu esne eta nata apur bateaz salpimentaittia ahaztu barik. Jarraixan porru eta hirugixarra arrautzara bota eta baittan gaztai rallau, gura dozuen neurrixan azkenego hau. Nahaskila hori dana tartaleta basian ondo zabaldu eta alkatxofa bihotz batzuk gainian kolokau.
Labia 200ºC-tan dakula sartu eta 12 minutu inguru euki. Labian denpora erdixan itten dauenian gaztai gehixau bota gainetik.
Esan biharra dau alkatxofak ez diala Quiche Lorraineko parte baina ondo geraketan dia!
Ala ba, hemen prozesuko argazki batzuk, a ver animaitten zarein!



Basia kolokaitten


Garbantzuak basia labian ez inflaitteko balixo daue


Aurretik esandako zulotxuak itten


Porrutxuak


Hirugixarra erreten


Osaigai batzuk


Arrautzak batiu avec sel et piment


Nahaskilia montaitten


Dana basian ondo banatuta eta alkatxofakin


Labian dauela gaztaia botaaz


Quiche Lorraine!

domingo, 11 de diciembre de 2011

XD





askoatik gehixau hemen

Finofilipino

Eh colegas hemen atzo esaten ñuan bloga

http://finofilipino.com/

Trolling girl!


Ta hemen enlacillo batzuk blogera

Ala ba!

sábado, 10 de diciembre de 2011

I Believe I can fly

Sebastien Montaz-Rosset

I grew up in the French Alps, and have spent most of my life playing and working in the mountains.
Taking photos and filming clients developed my interest in film, and turned my passion for images into a full time obsession.

I haven’t had any formal training in film at all, but am always keen to learn in everything I do.
There are lots of ways to create and film effects, without needing lots of complicated equipment.
I think making a good film is much more about the story you tell, and the connection you make between your subjects and your audience.
Watch. Be inspired.

www.sebmontaz.com

I believe I can Fly ikusteko sakatu hemen

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Minatatik Biozkorniako Lepora

Hemen inguruan be badiala leku ederrak.
Argazkitxo batzuk oin dala pare bat aste kuadrillakuak iñddako mendi buelta batekuak.

Asentziotik gora hasi eta Fondaraino fan giñan Biozkorniako lepotik gero Arantzazutik berriz
kalera bajauaz.


Aratz laino batzun artian.
Arbelaitzeko lepotik Aratzerako mendixak.
Gorgomendik, Buetraitz,...
Artzanburu
Minatako itxabolia.
Bizokorniako lepotik Oñati gure herrixa.
Nardegiko aldapia Biozkorniako lepora bidian.
Asentziotik Gorgomendi laino artian.
Elorrixako ardixak.
Kuadrillia Asentziotik pasaitten.



domingo, 4 de diciembre de 2011

IGORRE, UCI CICLO-CROSS WORLD CUP

Egun pasa ederra pasau dou Igorren, ziklokrosa euen gaur goizian eta gainera UCI WORLD CUP, ondorioz munduko espezialistarik onenak etxetik ordu batera!
Zirkuituan lokatzara gehixau eongo zala pentsaitten geben baina egoera onian euen, hori bai, lokatzariaz ala lokatz barik Belgikako karreristak jaun ta jabe, lehenengo zortzittatik 5 eta lehenengo euskalduna 18. postuan! Diferentzia galanta dauela.
Bukaketako podiuma ikusi, Belgikako himnua bizitzan lehenengoz entzun eta etxera. Egun ederra lagunak!
Jarraixan Lezuri eta bixok ataratako argazki batzuk, gehixau ikusteko Flickr-eko linka sakatu.



martes, 29 de noviembre de 2011

Gorbea 1482m.

Gorbea Euskal Herriko mendi inportante horreittako bat da eta ni inoiz eon barik bertan. Lezuri aldiz behin baino gehixautan eondakua da eta zapatu gabian pentsau geben Gorbeako kurtziari bisitatxo bat ittera fatea.
Mendi eder eta potolo bat da Gorbea eta leku askotatik igo leike, gu Arratiako aranetik igo ginan, kotxia Pagomakurreko parkingia jare eta animo. Puntara 2h inguru tardau geben trankil asko ibilitta (argazkixak atara, barriketan igo...). Skiaitteko be leku oso ona emuten dau, mendi magal ederrak, zelaixa eta altura politta (1482m) a ver ba aurtengo neguan eskursiñotxo bat itten doun paraje honeittatik.
Hemen aurreko domekako argazki batzuk.