lunes, 30 de junio de 2014

ERAIZE

Eraize Lapierretik 10 minutura dauen eskalada eskola bat da. El Ferialeko ski estaziñoko parkingetik oinez 10 minutura dau. 15 metroko pareta bat da, 12/15 bide ezberdin eongo dia, IVtik 6b-rako zailttasunekuak. 
Kuadrilan fan ginan, eskalada saio bat eta Pic-Nic moduko bazkaixa. Nahikua eguraldi ona eta lagunarte giro aparta euki geben. Bertan zapatuko argazki batzuk.

Eskalada eguna
Eraizeko haitza
Barrena estuketan
Erik eta Josu aseguraitten
Lezu ta bixok bebai
Maria paretan gora
Deiane, Vero ta Erik
Lezu, garaipena!

martes, 17 de junio de 2014

TAPOU

Ski egunak azkenera eruateko Tapou aukeratu geben Jokin ta bixok. Barrage d'Ossoueko pistia kotxiendako itxitta euela eta bizikletekin igo geben hasierako zatixa, beste ordu bete oinez eta beste dana skixekin. Haize bortitza zala eta 3000m-ra buelta emun geben, puntatik 120m-ra. 
Egun ederra tenporadia bukaketako.

goizian laino batzuk

Tailloneko iparra bistan

Jokin
Edur ona fokeaitteko

Behian barrage d'Ossoue
Milieu eta Tapou bistan

3000m ingurura

Jokin gustora!

Tapouko molia

azkenengo edurrak

velo-rando!



martes, 10 de junio de 2014

Neouvielle eta Estaragne

Maiatz erdixan Neouvielle eta Estaragne igoteko asmotan Lac d'Oredonen jarri geben kanpina.
Zapatuan Neouvielle in geben, jente dexente, oñatiar batzuk bebai eta eguraldi aparta. Domekan berriz Iñi ta Oierrekin batera Estaragne, edur kondizino onak, bista bikainak eta bajada ederra.
Eskerrak emun biharrian gauz Oierri, bere furgonetan igo gebelako Oredonetik CapLongerako asfalto tartia. Merci!

Les Laquettes, ondo edurtuta.

Jokin eta Josu 

Chausenque lepua bixen artian

Kranpoiekin azkenengo zatixan

Jente dexente

Hirurok Neouvielleko puntan.

Vignemaleko inguruak

Estaragne

Jokin, sakonian Lac d'Oredon

La Munia face nord

Atzian Turon, 3 conseilleres eta Neouvielle


Campbieil

Notre dame du Neouvielle!




lunes, 2 de junio de 2014

MONT BLANC 2012


Hemen doia, 2012ko Irailian Jokin eta Otakin inddako irteerian bideo txiki bat.

Hasiera baten, Gorka Oroz-ekin bete bihar geben hirukotia, baina laneko azken orduko iñ biharreko batzuatik, ezin izan euen Chamonix-rako bidi hartu ta bere lekua, Jokinek hartu euen! Hurrengo baterako Gorka!!!

Mont Blanc-a itteko asmuakin fan giñen, eta hau itten saiatu aurretik, aklimataziño billa fan giñen.

Tour herrixan kotxia jare eta ballaran gora fan giñen, Refujio Albert 1, aterpetxetik pasau eta Tour-eko leporuntza (Chamonix-Zermatt ibilbide nagusiko hasieratzat hartzen da bide hau.) Lepuan beste aldian kanpiña jare geben, bertan bi gaba pasaitteko, Frantzia eta Suitzako muga mugan.

Hurrengo egunian, Aguille du Tour eta Petit Fourche mendixak ingittuan, mendi ederrak ta glaziar eder ta haundixen barrenian. Gaba horretan be kanpiñian ingeben lo, aklimataziñuai jarraiki (altueran ariketa fisikua, ondoren, egon dana baiño beherau lo itteko.) Gaba bertan pasau, anekdota falta barik, eta hurrengo goizian behera.

Geure asmua, Mont Blanc mendixa, 4000koen ibilbidetik ittea zan, ruta oso politta ta teknikoki zailtxuaua, baina ondorengo bi egunetan, eurixa erruz iñ euenez, goixan, edurra zana, geure saiakera hoi, beste baterako jaretia pentzau geben. Iñoiz ezdot ahaztuko "Casa de la montañako" mutillak esan oskuna;

"La pala del Mont Maudit esta muy cargada de nieve, si quereis, podeis subir por la ruta de los cuatromiles, pero no bajareis vivos"

5 hilabete lehenau, 9 pertsona hil ziala leku berdiñian kontuan hartuta, eta mutilak esandakuakin, bastante klaru geatu xakun, eta betiko bidetik, Gouterreko refujixotik igotea pentzau geben.

Mila esker egun horreittan erakutzittako ta ikasittako danatik Ota eta Jokin!!!!  ederra izan zan!!! Bakoitzak bere fuertiak erakutziaz, danak ikasi gebelako!!!!

HEMEN BIDEUA!