martes, 10 de diciembre de 2013
Soum Couy Ski
La Pierreko pistetan bi egun jarraixan skiaiu ostian, Soum Couyra trabesia txiki bat in geben. Aurreko 2 egunen moduan eguraldi eta edur ederra euki geben. Leporaino skixak jantzitta igo eta gero, handik puntara kranpoiak jantzitta fan ginan.
sábado, 2 de noviembre de 2013
TUC de MULLERES
Aspalditxo da blogian ez dula ezer publikau eta ohittura onak ez dianez galdu bihar, hemen urriko azkenengo astebukaeran inddako irteera bat.
Vielhako tuneleko hego ahotik urten ginan, espitau de Vielhatik zehazki. Bidiak ez dako galbiderik, Tuc de Feixanten babesian zati haundi bat, Estanhots de Mulleresak pasau, eta biderik logikuenetik lepo baterarte, handik puntara 15 minutu bakarrik. Nahiz eta zirkular politt bat ahal dan in Arriu Nereko aranetik bajau ezkero, guk bide berdinetik bueltaittia erabaki geben, danera 7h inguruko bueltia urten xakun.
Hego haize latza baina orokorrian giro ederra mendi egun baterako!
hasieran |
Laino batzuk Tuc de Feixant aldera |
![]() |
Bidian ur mordua |
Refugixotxo baten ondotik pasaitten da |
Etxabe atzian Mulleres dakola |
Bide txukuna |
![]() |
Kontraluza |
Lepotik Anetoko bistak |
Salenques |
![]() |
Atzian Luchon aldeko mendixak |
Etxabe |
Puntan, 3010m. |
Domekan berriz, eskalada pittin bat in geben Bagergueko eskola txiki baten. Eskalaitteko lekuak eta herrixak bisitatxo bat merezi daue.
![]() |
Paretia |
Udazkena Bagerguen |
martes, 30 de julio de 2013
Txindoki mendebaldeko aristatik
Oin dala aste pare bat Txindokira igo ginan bere mendebaldeko arista klasikotik. Bide oso politta eta zailtasun txikikua da, guretako moukua, asko jota IV+, hori bai leku batzutan harrixa puliuta dau eta kontuz pasau bihar da. Bestela kriston beru in eben eta paretara dauen bidian majo izardittu geben, gainera idazten dauenak arnesa kotxian ahaztu eben eta 4 zinttakin inprobisau izan bihar geben arnes modukoa bat!
Eskerrikasko lagunak holako arratsalde dotoriatik, hurrengo ingou beste bide bat.
Argazkixak Lasku ta bixon artian etara gittuan.
Eskerrikasko lagunak holako arratsalde dotoriatik, hurrengo ingou beste bide bat.
Argazkixak Lasku ta bixon artian etara gittuan.
Aristarako bidia, erripa galanta eta bero latza |
Larraitz aldera begira |
Aristia |
Inprobisau geben arnesa edo... |
Olatz lehenengo luzeko diedruan, Lasku hasteko prest |
Jokin bigarren luzian |
Jokin |
R1 |
Olatz bigarren luzeko hasieran |
R3 |
R3-ra allau aurreko paso politta |
Oinez Erlabeltzeko puntan, ostekua Txindoki |
Ilunkara ederra |
Eta oinaztu batzuk ikusitta behera |
domingo, 30 de junio de 2013
Pic de Neouvielle (3091m)
Uste dot ski irteera honekin tenporadia bukatutzat emun geikela nahiz eta ondiokan beste irteera batzuetarako edurra geraketan dan.
Bukaeria emuteko, klasiko bat, Neouvielle. Ebaikotz gabian Oredon lakuan lo in ostian eta Auberteko bidia kotxiendako itxitta euela ikusitta, trasto danakin bizikletan montau eta gora! Auberteko lakuko presan bertan skixak jantzi ta breche de Barrisetik pasauta Neouvielleko puntaraino. Bajadia bide berdinetik in geben, ni zuzenian bizikletak itxi gittuan lekura ta Oier ta Laskuk Ramougneko edur magal dana igo ebein trabesia luzatuaz.
Vive le ski d'été et le velo-ski!
![]() |
Iker skixak jantzi barri |
Breche de Barris bidian |
Neouviellera begira |
Ondiokan badauela edurra! |
Oier eta Iker |
Puntia |
![]() |
Azkenengo zatixa oinez |
Campbieil eta Pic Long ingurua be edurtuta |
Iker eta bixok puntan |
Bueltia be bizikletan |
![]() |
Pozik! |
Iker eta Oier Ramoungeko magal edurtuakin |
Atzian Bugatet eta Mechant |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)